Bizi  Kiropraktika

Bizi Kiropraktika

...

BIZI KIROPRAKTIKA Gure helburua kiropraktikaren bitartez pertsona bakoitzak berezkoa duen potentzialari adierazpiderik onena ematen laguntzea da

BIZI KIROPRAKTIKA TALDEA

BIZI KIROPRAKTIKA TALDEA

3 profesional kiropraktikok eta 3 laguntzailek osatzen dute BiziKiropraktikako taldea. 2002an zentroa ireki zenetik, zaintza kiropraktikorik onena eskaintzea da gure konpromisoa. Gure asmoa, berriz, pertsona bakoitzak berez duen potentzialari adierazpiderik onena ematen laguntzea, kiropraktikaren bidez. Gure gizarteko familien osasunerako erreferentzia positiboa izan nahi dugu. Horregatik, euren berezko ahalmenaz jabetzen laguntzen diegu, beren osasuna suspertzeko prozesuan partaide izan daitezen.

Andrea

Andrea

Kiropraktikoa
Andrea Larrañagak Life Westeko (LCCW-AEB) unibertsitatean lortu zuen kiropraktikako lizentzia eta Espainiako Kiropraktika Elkarteko (AEQ) kide aktiboa da.
Iñaki

Iñaki

Kiropraktikoa
Iñaki Larrañagak New Zealand College of Chiropractic unibertsitatean lortu zuen kiropraktikako lizentzia eta Espainiako Kiropraktika Elkarteko (AEQ) kide aktiboa da.
Lorea

Lorea

Kiropraktikoa
Lorea Elustondok Madrilgo Maria Cristina Errege Unibertsitatean lortu zuen kiropraktika lizentzia. Espainiako Kiropraktika Elkarteko (AEQ) kide aktiboa da.
BIZI KIROPRAKTIKA INSTALAZIOAK

BIZI KIROPRAKTIKA INSTALAZIOAK

Zentroak itxarongela eta harreragela zabala, bi bulego eta doikuntzetarako areto ederra ditu. Ohatila artikulatuak eta kiropraktikako tresna bereziak ditugu, behar duzun zaintza kiropraktikoa eskaintzeko.

ZER DA KIROPRAKTIKA?

ZER DA KIROPRAKTIKA?


Kiropraktika

Kiropraktikaren helburua bizkarrezurra zaintzea da, nerbio-sistemaren funtzionamendua hobetzeko eta, horrela, organismoak berez duen birsortzeko eta sendatzeko gaitasuna handitzeko; izan ere, gutariko bakoitzak duen Berezko Adimenaren adierazpidea hobetzen du.

Bizkarrezurrak bere barnean gordetzen du nerbio-sistemaren zati handi bat. Nerbio-sistema gure gorputzeko zelula, ehun eta organo guztiak kontrolatu eta koordinatzen dituen entitatea da, hain zuzen. Batzuetan, gure bizkarrezurreko ornoek jarrera okerrak hartzen dituzte (orno-subluxazioa) eta gure gorputzaren funtzionamendu egokia oztopatzen dute.

Bizkarrezurrean ditugun orno-subluxazioak identifikatu eta zuzentzea da kiropraktikaren helburu nagusia, horrela jokatuz gure nerbio-sistema askatu eta gorputzak bere burua sendatzeko duen gaitasuna indartzea lortzen delako.


Berezko adimena

Adimen-eremu batek lotzen du unibertsoan dagoen guztia, eta horrek existitzen den guztiari bizitza, informazioa, energia eta kontzientzia ematen dio.
Kiropraktikook badakigu partikula azpiatomikoetatik hasi eta galaxien errotazioraino antolatzeko gai den adimena dugula gutariko bakoitzaren barnean. Sortzen garenetik hiltzen garenera arte gure baitan dagoen adimen horri Berezko Adimena esaten zaio, eta unibertsoan dagoen materia guztia gobernatzen duen Adimen Unibertsalaren parte da.

Badakizu adimen horri esker gure bihotzak egunean ehun eta hogei mila taupada ere egin ditzakela, minutuan 7,5 odol litro ponpatzen dituela eta 24 orduro odolak 96.000 kilometrotik gora egiten dituela? Adimen horren ardurapean daude gure gorputzaren oinarrizko eginkizunak eta eginkizun konplexuak ere. Honen adibide dira, elikagaien digestio eta ondorengo hondakinen iraizpena edo emakumearen gorputzean bi zelula batuz gizaki berri bat munduratzea. Itxuraz mirari baten parekoak diren funtzio horiek guztiak naturalak eta ohikoak dira adimen hori adierazteko gai den gorputz batean.

Berezko Adimenak nerbio-sistema autonomoa behar du guretzat funtzio automatiko horiek guztiak burutzeko. Adimen horren adierazpidean interferentziarik ez badago eta harekin bat egiten badugu, barne-oreka sortzen da, pertsona osasuntsu dagoen seinale. Alabaina, Berezko Adimenean gertatzen diren interferentzien ondorioz, gure gorputza etengabeko estres-egoeran egoten da, eta, azkenean, gaixotasuna azaldu daiteke.

Kanpoko egoerak eta inguruko pertsonak baino handiagoa den zerbaiten zati garela sentitzen dugun bakoitzean, denbora eta ezagutzen dugun lekua ahaztuz, gure adimen pertsonala adimen unibertsalarekin lerratzen dugu; existitzen den guztiaren iturburu den eta dena ahalbidetzen duen Adimenarekin sinkronizatzen dugu gure gorputza.

Kiropraktikoak izanik, gure oinarrizko betebeharra da Berezko Adimenaren konexioa eta adierazpidea erraztea. Horretarako, bizkarrezurrean egon daitezkeen orno-subluxazioak zuzentzen ditugu. Badakigu gure bizkarrezurraren egituraren edozein aldaketak nerbio-sistemaren funtzionamendua aldatzen duela, eta haren tonuan edo bibrazioan eragina duela; gauza bera gertatzen da gitarraren haritik datorren soinuarekin, izan ere, presioaren arabera soinua aldatu egiten da.

Zure bizkarrezurra subluxaziorik gabe egotea nahi dugu, organismoak bere burua sendatzeko eta konpontzeko duen sistema ahalik eta ondoen adieraz dadin. Zure gorputzean naturala, logikoa eta berezkoa dena adierazten lagundu nahi dizugu.


Orno subluxazioa

Ornoak jatorrizko kokalekua eta eginkizuna galtzen badu, ORNO SUBLUXAZIOA dagoela esango dugu. Horixe izaten da ondorioa, une batean gure nerbio-sistema ez bada egunerokoan jasaten dugun estres fisikoari, kimikoari eta emozionalari eusteko gai.

Gure bizkarrezurraren eta nerbio-sistemaren artean dagoen lotura estua dela eta, eragin zuzena du gure ornomuinaren eta alboko nerbioen bidez transmititzen den informazio-fluxuan; hau da, Berezko Adimenaren adierazpidean. Osasun ona eduki nahi badugu, ezinbestekoa da gure barne-komunikazioa ere ona izatea.

Batzuetan, orno-subluxazioak sintomen eta gaitzen bidez azaleratzen dira; beste batzuetan, ordea, isilean gerta daitezke. Horrexegatik, gure bizkarrezurra egoera onean dagoela ziurtatu behar dugu, organismoaren auto-zaintzako eta auto-konponketako mekanismoa egoki adierazteko.


Doikuntza kiropraktikoa

Subluxatua dagoen ornoan soilik egiten den berariazko mugimendu zehatzari esaten zaio doikuntza kiropraktikoa. Orno horren kokapena zuzentzea, beraren eginkizuna hobetzea eta nerbio-sisteman eragiten duen estresa murriztea da helburua.

Zorionez, kiropraktikako teknika ugari daude gaur egun. Aurrerakuntza horiei esker, pertsona bakoitzarekin modu zehatzagoan eta eraginkorragoan jarduteko aukera dugu. Ezin dugu ahantzi doikuntza kiropraktikoaren helburua beti berbera izango dela, teknika bat ala beste erabili arren: nerbio-sistema orno-subluxazioek eragindako interferentzietatik askatzea, Berezko Adimena hobeto adierazi ahal izateko.


PRESTAKUNTZA

PRESTAKUNTZA

Kiropraktikoek unibertsitate-prestakuntza dute; Espainian, lizentzia baten parekoa.  Kiropraktikako karrerak bost-zazpi ikasturte eskatzen ditu (ikasturteen kopurua bata zein bestea izan daiteke, herrialdearen arabera): 5.500 ikastordu, gutxi gorabehera.  Karrera amaitu ondoren, Kiropraktikako Doktore (Doctor of Chiropractic) edo Kiropraktikako Lizentziadun (ikasketak Europako unibertsitateren batean eginez gero) titulua eskuratzen da.

Kiropraktikako Doktore mailako prestakuntza duen pertsonak lehen mailako arretako fakultatibo gisa jardun dezake. Hala, tratamendu kiropraktikoarekin batera edo horren ordez, gaixoak tratamendu medikua behar duen diagnostikatu, kontsultatu eta erabaki dezake. Eta erabakiaren arabera, beste fakultatibo batzuengana bideratuko du.

Zoritxarrez, gaur egun Espainiak ez du onartzen kiropraktika osasun-alorreko lanbidetzat eta, ondorioz, sektorea ez dago behar bezala araututa.  Espainiako Kiropraktika Elkartea (AEQ) aitortza hori lortzeko lanean ari da. Kiropraktiko baten eskuetan jarri aurretik, ziurtatu behar bezala kualifikatuta dagoela www.quiropractica-aeq.com helbidean.

Espainian Kiropraktikako ikasketak egiteko 2 unibertsitate daude:

www.rcumariacristina.com
www.bcchiropractic.es


ABIXU LEGALA

ABIXU LEGALA

Kiropraktika, Munduko Osasun Erakundeagatik (MOE) osasun lanbide bezala onartua dago eta munduko lurralde garatu gehienetan (besteak beste, Erresuma batua, Frantzia, Portugal, Italia, Danimarka eta Suitza) lanbide bezala arautua dago. Espainiar estatuan ostera Kiropraktika oraindik ez da osasun lanbide bezala onartua izan, ezta arautua ere. Osasun arautegia herrialde bakoitzaren barne zuzenbidean oinarritua dago eta Europar Batasuneko (EB) herrialde bakoitzak bere subiranotasuna du erabaki hauen aurrean. Horrela, gaur egun Espainiar estatuak oraindik ez du Kiropraktika osasun lanbide bezala arautu. Espainiako Kiropraktika asoziazioak (A.E.Q) gorte eta sailburuetara jo du, bertako osasun eta hezkuntza sailetako arduradunek Kiropraktikaren legegintza prozesua bultzatzeko eskaerarekin. Kiropraktika lizentziatura eskuratzeko 5 eta 6 urte bitarteko heziketa programa bat gainditu beharra dago profesioa arauturik dagoen herrialdetan. Espainiar estatuan bi erakundeek: Real Centro Universitario Maria Cristina de Madrid (RCU) eta Barcelona College of Chiropractic-ek (BCC) 5 urteko iraupena  duen kiropraktika formazioa eskaintzen dute. Titulu hauek, aipaturiko  bi unibertsitateek emaniko titulu propioak izango dira estatuak kiropraktika arautu arte. Dagoeneko titulu hauek “Consejo de Educación Quiropractica Europea” (E.C.C.E) erakundearen kalitate eta bikaintasun estandarrak jaso dituzte eta bertan ikasitakoek osasun arloko profesional bezala lan egin ahal dute atzerriko herrialde askotan: besteak beste Estatu Batuak, Frantzia eta Ingalaterra. Espainiar Kiropraktika asoziazioa (A.E.Q) 1986. urtean sortu eta barne sailburuak  onartua izan zen. E.C.C.E erakundeak onarturiko tituluak dituzten 200 kidetik gora edukitzeak profezioaren ariketa goi mailako kalitatezkoa denaren proba da Europa mailan. Zoritxarrez, gure tituluak oraindik ez dira ofizialak Espainiar estatuan. Kiropraktika zaintza jasotzen ari bazara, begiratu ea zure kiropraktikoa A.E.Q-ko kide den. Honetarako http://www.quiropractica-aeq.com web orrira joan eta klikatu “Busca un quiropráctico” atalean. Espainiar estatuan kiropraktikaren arautze prozesua aukera politiko kontua da. Bitartean, A.E.Q-k ezarritako estatutuko baldintzak betetzen ditugun kiropraktikook, Europako beste herrialde askotan ez bezala, segurtasun juridiko gabe gaude. Ondorioz, guk ezarritako estandarrak betetzen ez dituzten “ustezko kiropraktikoen” zaintzapean egoteko arriskuan dago biztanlegoa.


NORENTZAT DA KIROPRAKTIKA?

NORENTZAT DA KIROPRAKTIKA?


KIROPRAKTIKA GUZTIONTZAT DA

Osasuna zaindu nahi badugu, guztiok behar dugu geure bizkarrezurra aztertu eta doitzea, nerbio-sistemak interferentziarik gabe eta ezin hobeto funtziona dezan. Horrenbestez, kiropraktika jaioberriei, haurrei, helduei eta adinekoei zuzenduta dago, egoera fisikoa eta psikikoa edozein dela ere. Izan ere, kiropraktikak osotasunean bizi izaten laguntzen digu. Ez dago kiropraktikoarengana joateko adin egokirik; edozein une da ona gure osasunaren ardura hartu eta aldatzeko: sintomak edo gaixotasunak heltzeko zain egon beharrean, geure burua zaintzeko eta gure ingurunera egokitzeko gaitasuna handitzeko.


KIROPRAKTIKA HAUR ETA JAIOBERRIENTZAT

Gurasoek badakite zer garrantzitsua den seme-alabentzat hortzak, entzumena eta ikusmena aztertzea; alabaina, akaso azterketarik garrantzitsuena ahanzten dute: bizkarrezurra aztertzea. Ez dugu seme-alabak bizkarreko mina edukitzeko zain egon behar kiropraktikoarengana joateko.

Haur baten lehen subluxazioaren jatorria umetokian egon daiteke, beharbada bertan jarrera txarra zuelako; era berean amak ematen dion ingurune kimikoaren eta emozionalaren ondorioa ere izan daiteke. Gero, jaiotzeko prozesuak ere eragin ditzake interferentziak nerbio-sisteman, erditzeko bidearen arabera.

Jaio ondoren ere, badira haurrei subluxazioak eragiteko bestelako arrazoiak, hala nola faktore fisikoak (erorketak, jarrera desegokiak, motxila pisutsuak, oinez edo bizikletaz ibiltzen ikastea). Antibiotikoek edo beste botika batzuek eragindako estres kimikoak edota elikadura desegokiak ere sor ditzakete subluxazioak haurrengan. Azkenik, ezin dugu ahantzi faktore emozionalek ere eragin ditzaketela subluxazioak, izan ere, txiki-txikia denetik haurrak etengabe egin behar die aurre egoera berriei: haurtzaindegian hastea, gurasoekin denbora gutxiago ematea, beste ume batzuekin harremanak izaten ikastea... Horren guztiaren ondorioz, haurren bizkarrezurrek subluxazioak jasan ditzakete; txantxar isil baten pare, orno-subluxazioak haurraren organismo osoan eragiten du, a priori ondorioak nabaritu gabe.

Zaintza kiropraktikoak modu naturalean dakar ongizatea, eta prebentzio-eginkizun garrantzitsua betetzen du haurren bizitza-kalitaterako.

KIROPRAKTIKA HAURDUNENTZAT

Giza gorputzaren egokitzeko gaitasun sinestezina inoiz baino ageriago azaltzen da emakumea haurdun dagoenean. Prozesu horrekin batera gertatzen diren aldaketa fisiologikoak harrigarriak dira, betiere haurra garatzeko girorik onena sortu eta erditzeko unea prestatzeko asmoz.

Prozesu hori ez da egoera bikainean gertatuko nerbio-sistema egoki ez badabil; izan ere, hark kontrolatu, zuzendu eta koordinatzen du gure garapena, sortzen garen unetik bertatik aurrera.
Haurdunaldian emakumearen gorputzean gertatzen diren aldaketak direla eta, amaren bizkarrezurrak eta pelbisak subluxazioak jasateko arrisku handiagoa dute etorkizunean. Subluxazio horiek eragin zuzena dute haurraren garapenean. Tentsioak umetokian agertzen direnez, eragin zuzena dute umeak jarrera egokia izateko espazioan. Horregatik, emakume haurdunak nahitaezkoa du zaintza kiropraktikoa. Emakumearen sistemek eta organoek bi izakirentzat egiten dute lan eta ezinbestekoa da ezin hobeto ibiltzea, umea egoki garatuko bada. Erditu ondoren ere, emakumearen gorputza eta bizkarrezurra egoera berrira egokitzen lagunduko du kiropraktikak.

Kiropraktikak suspertzen eta osasun-maila ona izaten laguntzen die emakumeei haurdunaldia baino lehen, haurdunaldian zehar eta ondoren.

KIROPRAKTIKA ADINEKOENTZAT

Kiropraktikaren zaintzari esker, adinekoek jardun fisikoa mantendu ahal dute eta ahalik eta autonomia handienaz eusten diote egunerokoari.
Honako hauek dira adineko pertsonek zaintza kiropraktiko erregularrari esker eskura ditzaketen onurarik ohikoenak*:

  • Mugikortasun eta malgutasun handiagoa
  • Oreka eta koordinazio hobea
  • Erorketa gutxiago
  • Artikulazioen endekapen txikiagoa
  • Ospitaleratze gutxiago, denbora gutxiago egoitzetan
  • Medikamendu gutxiago
  • Bizitza-kalitate hobea

* Rand Corporationek 1996an Amerikako geriatriko batean 75 urtetik gorako gaixoekin egindako azterlan batetik atera ditugu datu horiek. Azterlanean, gutxienez hiru urtez arreta kiropraktikoa jaso duten adineko gaixoen bilakaera alderatzen da zaintza kiropraktikorik jaso ez duten ezaugarri bereko gaixoen bilakaerarekin.

Kiropraktikari esker, adineko pertsonek sasoia berreskuratu edo mantendu egiten dute, eta, horrela, bizitza betea izan dezakete.

KIROPRAKTIKA KIROLARIENTZAT

Goi mailako kirolak gorputz orekatua eskatzen du, gaitasunak % 100ean izateko.

Kirolariek eskakizun fisiko, kimiko eta emozional handiak dituzte, eta orekarik ez badute, oso zaila egiten zaie aurreikusitako helmugak lortzea.

Aurretik kiropraktikoak ornoak doitu ez badizkie, kirolari asko ez dira lehiatzera joaten.

Hau da, ez dira gaixotzeko edo zauritzeko zain egoten: gorputza etengabe sasoian eduki nahi dute, jakin badakitelako gorputz orekatuak emaitza hobeak lortzen dituela.


KIROPRAKTIKARI BURUZKO DOHAINEKO HITZALDIA

KIROPRAKTIKARI BURUZKO DOHAINEKO HITZALDIA

Astero Kiropraktikari buruzko dohako hitzaldi bat izaten dugu gurean, Kiropraktika zer den azaltzeko. Aukera paregabea da gu ezagutzeko, zure zalantzak argitzeko eta Kiropraktikak lagun zaitzakeen jakiteko. Interesatua egon ezkero, deitu 943 79 92 83 telefonora eta hitzordua emango dizugu.


Hitzaldien BERRI IZAN

Etorkizunean izango diren hitaldien berri izatea nahi izanez gero, e-posta bidez berri emango dizugu ondorengo tartexoan zure e-posta bidalita:


 


ESTEKA INTERESGARRIAK

ESTEKA INTERESGARRIAK

HARREMANETARAKO

HARREMANETARAKO


Bizi Kiropraktika.
Aprendices, 2
KP: 20500 Arrasate GIPUZKOA

Astelehena 14:30-20:15
Asteartea 8:00-14:00
Asteazkena 9:00-11:30/14:30-20:30
Osteguna 9:00-11:30/14:30-20:00
Ostirala 8:45-14:00

Tel.: 943799283

Astero Kiropraktikari buruzko dohainezko hitzaldi bat izaten dugu gurean, Kiropraktika zer den azaltzeko. Interesatua egon ezkero, deitu eta hitzordua emango dizugu.

info@bizikiropraktika.com

OHARRA: Mesedez deitu telefonoz txanda hartzea edo aldatzea nahi izan ezkero. Eskerrik asko.

Gure instalazioen kokapen mapa Kokapena