BEREZKO ADIMENA

hornoak
bizi kiropraktika berezko adimena

KIROPRAKTIKA

Berezko adimena

“ Berezko Adimenak nerbio-sistema autonomoa behar du guretzat funtzio automatiko horiek guztiak burutzeko.”

Adimen-eremu batek lotzen du unibertsoan dagoen guztia, eta horrek existitzen den guztiari bizitza, informazioa, energia eta kontzientzia ematen dio. Kiropraktikook badakigu partikula azpiatomikoetatik hasi eta galaxien errotazioraino antolatzeko gai den adimena dugula gutariko bakoitzaren barnean. Sortzen garenetik hiltzen garenera arte gure baitan dagoen adimen horri Berezko Adimena esaten zaio, eta unibertsoan dagoen materia guztia gobernatzen duen Adimen Unibertsalaren parte da.

Badakizu adimen horri esker gure bihotzak egunean ehun eta hogei mila taupada ere egin ditzakela, minutuan 7,5 odol litro ponpatzen dituela eta 24 orduro odolak 96.000 kilometrotik gora egiten dituela? Adimen horren ardurapean daude gure gorputzaren oinarrizko eginkizunak eta eginkizun konplexuak ere. Honen adibide dira, elikagaien digestio eta ondorengo hondakinen iraizpena edo emakumearen gorputzean bi zelula batuz gizaki berri bat munduratzea. Itxuraz mirari baten parekoak diren funtzio horiek guztiak naturalak eta ohikoak dira adimen hori adierazteko gai den gorputz batean.

Berezko Adimenak nerbio-sistema autonomoa behar du guretzat funtzio automatiko horiek guztiak burutzeko. Adimen horren adierazpidean interferentziarik ez badago eta harekin bat egiten badugu, barne-oreka sortzen da, pertsona osasuntsu dagoen seinale. Alabaina, Berezko Adimenean gertatzen diren interferentzien ondorioz, gure gorputza etengabeko estres-egoeran egoten da, eta, azkenean, gaixotasuna azaldu daiteke.

Kanpoko egoerak eta inguruko pertsonak baino handiagoa den zerbaiten zati garela sentitzen dugun bakoitzean, denbora eta ezagutzen dugun lekua ahaztuz, gure adimen pertsonala adimen unibertsalarekin lerratzen dugu; existitzen den guztiaren iturburu den eta dena ahalbidetzen duen Adimenarekin sinkronizatzen dugu gure gorputza.

Kiropraktikoak izanik, gure oinarrizko betebeharra da Berezko Adimenaren konexioa eta adierazpidea erraztea. Horretarako, bizkarrezurrean egon daitezkeen orno-subluxazioak zuzentzen ditugu. Badakigu gure bizkarrezurraren egituraren edozein aldaketak nerbio-sistemaren funtzionamendua aldatzen duela, eta haren tonuan edo bibrazioan eragina duela; gauza bera gertatzen da gitarraren haritik datorren soinuarekin, izan ere, presioaren arabera soinua aldatu egiten da.

Zure bizkarrezurra subluxaziorik gabe egotea nahi dugu, organismoak bere burua sendatzeko eta konpontzeko duen sistema ahalik eta ondoen adieraz dadin. Zure gorputzean naturala, logikoa eta berezkoa dena adierazten lagundu nahi dizugu.

bizi kiropraktika KONTAKTUA

Jarri gurekin harremanetan