NORENTZAT DA KIROPRAKTIKA

hornoak
bizi-kiropraktika arrasate

NORENTZAT?

KIROPRAKTIKA GUZTIONTZAT DA

“ Kiropraktika, jaiberri, haurrei, eta adinekoie zuzenduta dago. Baita kirolariei ere.”

Osasuna zaindu nahi badugu, guztiok behar dugu geure bizkarrezurra aztertu eta doitzea, nerbio-sistemak interferentziarik gabe eta ezin hobeto funtziona dezan. Horrenbestez, kiropraktika jaioberriei, haurrei, helduei eta adinekoei zuzenduta dago, egoera fisikoa eta psikikoa edozein dela ere. Izan ere, kiropraktikak osotasunean bizi izaten laguntzen digu.

Ez dago kiropraktikoarengana joateko adin egokirik; edozein une da ona gure osasunaren ardura hartu eta aldatzeko: sintomak edo gaixotasunak heltzeko zain egon beharrean, geure burua zaintzeko eta gure ingurunera egokitzeko gaitasuna handitzeko.

Bizi Kiropraktika haurdunentzat

HAUR ETA JAIOBERRIENTZAT

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

KIROPRAKTIKA HAURDUNENTZAT

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

KIROPRAKTIKA HELDUENTZAT

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

KIROPRAKTIKA KIROLARIENTZAT

bizi kiropraktika KONTAKTUA

Jarri gurekin harremanetan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

NORENTZAT?

KIROPRAKTIKA HAUR ETA JAIOBERRIENTZAT

Gurasoek badakite zer garrantzitsua den seme-alabentzat hortzak, entzumena eta ikusmena aztertzea; alabaina, akaso azterketarik garrantzitsuena ahanzten dute: bizkarrezurra aztertzea. Ez dugu seme-alabak bizkarreko mina edukitzeko zain egon behar kiropraktikoarengana joateko.

Haur baten lehen subluxazioaren jatorria umetokian egon daiteke, beharbada bertan jarrera txarra zuelako; era berean amak ematen dion ingurune kimikoaren eta emozionalaren ondorioa ere izan daiteke. Gero, jaiotzeko prozesuak ere eragin ditzake interferentziak nerbio-sisteman, erditzeko bidearen arabera.

Jaio ondoren ere, badira haurrei subluxazioak eragiteko bestelako arrazoiak, hala nola faktore fisikoak (erorketak, jarrera desegokiak, motxila pisutsuak, oinez edo bizikletaz ibiltzen ikastea). Antibiotikoek edo beste botika batzuek eragindako estres kimikoak edota elikadura desegokiak ere sor ditzakete subluxazioak haurrengan. Azkenik, ezin dugu ahantzi faktore emozionalek ere eragin ditzaketela subluxazioak, izan ere, txiki-txikia denetik haurrak etengabe egin behar die aurre egoera berriei: haurtzaindegian hastea, gurasoekin denbora gutxiago ematea, beste ume batzuekin harremanak izaten ikastea… Horren guztiaren ondorioz, haurren bizkarrezurrek subluxazioak jasan ditzakete; txantxar isil baten pare, orno-subluxazioak haurraren organismo osoan eragiten du, a priori ondorioak nabaritu gabe.

Zaintza kiropraktikoak modu naturalean dakar ongizatea, eta prebentzio-eginkizun garrantzitsua betetzen du haurren bizitza-kalitaterako.

NORENTZAT?

KIROPRAKTIKA HAURDUNENTZAT

Giza gorputzaren egokitzeko gaitasun sinestezina inoiz baino ageriago azaltzen da emakumea haurdun dagoenean. Prozesu horrekin batera gertatzen diren aldaketa fisiologikoak harrigarriak dira, betiere haurra garatzeko girorik onena sortu eta erditzeko unea prestatzeko asmoz.

Prozesu hori ez da egoera bikainean gertatuko nerbio-sistema egoki ez badabil; izan ere, hark kontrolatu, zuzendu eta koordinatzen du gure garapena, sortzen garen unetik bertatik aurrera.

Haurdunaldian emakumearen gorputzean gertatzen diren aldaketak direla eta, amaren bizkarrezurrak eta pelbisak subluxazioak jasateko arrisku handiagoa dute etorkizunean. Subluxazio horiek eragin zuzena dute haurraren garapenean. Tentsioak umetokian agertzen direnez, eragin zuzena dute umeak jarrera egokia izateko espazioan. Horregatik, emakume haurdunak nahitaezkoa du zaintza kiropraktikoa. Emakumearen sistemek eta organoek bi izakirentzat egiten dute lan eta ezinbestekoa da ezin hobeto ibiltzea, umea egoki garatuko bada. Erditu ondoren ere, emakumearen gorputza eta bizkarrezurra egoera berrira egokitzen lagunduko du kiropraktikak.

Kiropraktikak suspertzen eta osasun-maila ona izaten laguntzen die emakumeei haurdunaldia baino lehen, haurdunaldian zehar eta ondoren.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

NORENTZAT?

KIROPRAKTIKA ADINEKOENTZAT

Kiropraktikaren zaintzari esker, adinekoek jardun fisikoa mantendu ahal dute eta ahalik eta autonomia handienaz eusten diote egunerokoari.
Honako hauek dira adineko pertsonek zaintza kiropraktiko erregularrari esker eskura ditzaketen onurarik ohikoenak*:

  • Mugikortasun eta malgutasun handiagoa
  • Oreka eta koordinazio hobea
  • Erorketa gutxiago
  • Artikulazioen endekapen txikiagoa
  • Ospitaleratze gutxiago, denbora gutxiago egoitzetan
  • Medikamendu gutxiago
  • Bizitza-kalitate hobea

* Rand Corporationek 1996an Amerikako geriatriko batean 75 urtetik gorako gaixoekin egindako azterlan batetik atera ditugu datu horiek. Azterlanean, gutxienez hiru urtez arreta kiropraktikoa jaso duten adineko gaixoen bilakaera alderatzen da zaintza kiropraktikorik jaso ez duten ezaugarri bereko gaixoen bilakaerarekin.

Kiropraktikari esker, adineko pertsonek sasoia berreskuratu edo mantendu egiten dute, eta, horrela, bizitza betea izan dezakete.

NORENTZAT?

KIROPRAKTIKA KIROLARIENTZAT

Goi mailako kirolak gorputz orekatua eskatzen du, gaitasunak % 100ean izateko.

Kirolariek eskakizun fisiko, kimiko eta emozional handiak dituzte, eta orekarik ez badute, oso zaila egiten zaie aurreikusitako helmugak lortzea.

Aurretik kiropraktikoak ornoak doitu ez badizkie, kirolari asko ez dira lehiatzera joaten.

Hau da, ez dira gaixotzeko edo zauritzeko zain egoten: gorputza etengabe sasoian eduki nahi dute, jakin badakitelako gorputz orekatuak emaitza hobeak lortzen dituela.

bizi kiropraktika KONTAKTUA

Jarri gurekin harremanetan