OHIKO GALDERAK

BIZI KIROPRAKTIKA

OHIKO GALDERAK

Beharrezkoa da mina sentitzea Kiropraktikoarengana joateko?

Ez da beharrezkoa ezer berezirik sentitzea kiropraktikoarengana joan ahal izateko.

Kiropraktikaren helburu nagusia bizkarrezurra zaintzea da, horrek nerbio-sistemaren lana oztopa ez dezan. Osasun ona izateko, garrantzitsua da ziurtatzea bizkarrezurra egoera onean dagoela eta nerbio-sistemak interferentziarik ez duela. Horrela, organismoak berezkoa duen birsortzeko eta sendatzeko gaitasuna handiagoa izango da.

Egokia da kiropraktika haurdun dauden emakume, haur edota adinekoentzat?

Kiropraktika jaioberriei, haurrei, haurdun dauden emakumeei, helduei eta adinekoei zuzenduta dago, egoera fisikoa eta psikikoa edozein dela ere. Izan ere, kiropraktikak osotasunean bizi izaten laguntzen digu. Ez dago kiropraktikoarengana joateko adin egokirik; edozein une da ona gure osasunaren ardura hartu eta aldatzeko: sintomak edo gaixotasunak heltzeko zain egon beharrean, geure burua zaintzeko eta gure ingurunera egokitzeko gaitasuna handitzeko.

Ba al dago zaintza kiropraktikoa jasotzea gomendagarria ez den kasurik?

Ez. Kiropraktikoarendako beharrezkoa da zaintza hasi aurretik pertsona bakoitzaren egoera fisiko eta psikikoa aztertzea. Horregatik, lehenengo bisitan historial klinikoa aztertzeaz gain, hainbat neurketa egingo ditugu zure bizkarrezurraren egoera aztertzeko. Azken 120 urteetan hainbat teknika desberdin garatu dira kiropraktikaren arloan segurtasun eta eraginkortasunez lan egiteko.

Joan naiteke fisioterapeuta, osteopata edo eta errehabilitaziora zaintza kiropraktikoa jasotzen ari naizen bitartean?

Bai. Badakigu momentu zehatzen batean osasun arloko hainbat profesionalen laguntzaren beharra izan daitekeela.

Fisioterapiak eta osteopatiak gorputzaren beste aspektu batzuetan egiten dute lan eta horiek ere positiboki eragingo dute pertsonaren hobetze prozesuan. Garrantzitsua da guretzat zuri laguntzen ari diren beste profesionalen berri izatea; beharrezkoa izanez gero, gure lan prozesua moldatu edota elkarlanean aritzeko.

Zein da kiropraktika, kiropraxia eta kiromasajearen arteko desberdintasuna?

Kiropraktika osasun arloko lanbidea da, zeina bizkarrezur eta sistema neuro-muskulu-eskeletikoan izan ditzakegun alterazio mekanikoen diagnostiko, tratamendu eta prebentzioaz arduratzen den. Kiropraktikoak, bost eta zazpi urte arteko iraupena duen formakuntza unibertsitarioa gainditu ostean, kiropraktikan doktore gradua jasotzen du eta lehen arretako profesional bezala jarduteko gaitasuna du. Kiropraktikoaren lana gorputzak duen birsortzeko eta sendatzeko gaitasunari zuzendurik dago. Helburua da arazoaren jatorriarekin lan egitea; ez horiek sor ditzaketen sintomekin soilik.

Espainiar estatuko eta Hispanoamerikako kiropraktika erakundeek “Kiropraktika” hitza onartzen dute (ez “Kiropraxia”);1895. urtean, Ameriketako Estatu Batuetan lanbide hau izendatzeko sortu zen “Chiropractic” hitzaren itzulpen ofizial bezala.

Kiropraktikak ez dauka zer ikusirik masajeekin. Kiromasaje hitza masajeekin loturik dagoen beste lanbide bati dago zuzendua eta hainbat herrialdetan erabiltzen da. Bi hitz horien antzekotasuna medio, tamalez, espainiar estatuan nahasketa asko sortzen da. Masajistak mundu osoan zehar topa ditzakegu, baina ez dago horiek denak bateratzen dituen erakunderik. Kiropraktika ikasketak  unibertsitarioak dira eta zentro bakoitzak eskaintzen duen programak mundu mailako erakunde batek ezarritako baldintza zorrotzak bete behar ditu, akreditazioa jaso ahal izateko.

Radiografia edo resonantzia magnetikorik izan ez arren, joan naiteke kiropraktikoarengana?

Bai. Nahiz eta radiografia edo resonantzia magnetikorik ez izan, joan zaitezke kiropraktikoarengana. Lehenengo bisitan, hainbat azterketa egiteaz gain, zure historial klinikoa ere aztertuko dugu. Zaintza kiropraktikoarekin hasi ahal izateko, zure bizkarrezurraren irudiren bat izatea beharrezkoa ikusiko bagenu, jakinaraziko genizuke.

Beharrezkoa da Bizi Kiropraktikako hitzaldira joatea?

Oso garrantzitsua iruditzen zaigu hitzaldira etortzea zaintza kiropraktikoarekin hasi aurretik. Hitzaldiaren helburua da kiropraktikak zertan datzan eta izan ditzakezun onurak azaltzea. Horrek guztiak zure gorputzean gertatzen ari dena hobeto ulertzen lagunduko dizu eta zalantzak argitzeko ere balioko du.

Segurua al da Kiropraktika?

Kiropraktika tratamentu seguru eta kontserbatzaileenetako bat bezala onartua dago. Doikuntza atsegina eta zehatza da eta teknika pertsonaren beharretara moldatzen da. Kiropraktikoak bost eta zazpi urte arteko iraupena duen formakuntza unibertsitarioa gainditu ostean, kiropraktikan doktore gradua jasotzen du. Prestakuntza egokiarekin, segurtasun berme altua eskaintzen du.

Zaintza kiropraktikoa mingarria da?

Inola ere ez, doikuntza kiropraktikoak ez du min ematen.

Zaintza kiropraktikoaren iraupena zenbatekoa da?

Zaintza kiropraktikoaren iraupena guk gure bizkarrezurra, nerbio sistema eta osasuna orokorrean %100era mantendu nahi dugun besteko denborakoa da. Doikuntza bakoitzarekin nerbio sistema orekatzen da, eta horrek onura du gorputzeko atal eta sistema desberdinetan. Eguneroko estresera era egokian moldatu ahal izateko, ezinbestekoa da gure nerbio sistemak ahalik eta ondoen funtzionatzea. Gure bizkarrezurreko subluxazioak doitzeak gorputzak berez osatzeko duen ahalmena handiagotzea eta bizi kalitate hobeagoa izatea dakar.

Noiz hasiko naiz hobekuntza nabaritzen?

Pertsona bakoitzak bere erritmoa du. Batzuk doikuntza gutxi batzuekin askoz hobeto sentitzen dira, beste batzuek, ostera, denbora gehiago behar dute hobekuntza igartzeko. Kontuan izan behar da, normalean, gorputzak denbora daramala modu ez-osasuntsuan funtzionatzen eta aldaketa prozesuak bere denbora behar du. Kiropraktikaren helburua ez da sintomak tratatzea. Kiropraktikak gorputzak berriz behar bezala funtziona dezan laguntzen du, eta hori dela eta, sintoma asko desagertzen dira. Gorputzean desoreka bat dagoenean, sintomak azaltzen azkenak dira. Sintomak azaldu aurretik, urteak pasa ditzakegu %100 funtzionatzen egon gabe. Oreka berreskuratzen goazen heinean, normalean sintomak dira desagertzen lehenak. Horrek ez du adierazten erabat osasuntsu eta erabateko funtzionamenduarekin gaudenik.

bizi kiropraktika KONTAKTUA

Jarri gurekin harremanetan