Bizi Kiropraktikan, kiropraktikaren bidez, zure nerbio-sistema zaintzeko konpromisoa dugu. Doikuntza kiropraktikoa gure lanaren oinarria eta ardatza den arren, bihotz-koherentziako tekniketara ere jotzen dugu, orno-subluxazioek eragiten dituzten tentsioa eta estresa gutxitzeko eta nerbio-sistemaren funtzionamenduan aldaketak sortzeko..
Estresa ondoez emozionala da, zeina maiztasun txikiko sentimenduekin lotuta dagoena. Estresa ez da kanpoko egoerengatik edo gertaerengatik bakarrik sortzen; gizabanakoen barneko pertzepzio eta jarrera emozionalekin ere badu zerikusia, baita identifikagarria den kanpoko estimulurik gabe ere. Agitazioak, kezkak, erruak, antsietateak, haserreak, irizpenak, beldurrak, erresuminak, atsekabeak, deskonexioak, ulertu ezinak, desleialtasunak, segurtasunik ezak, depresioak, zalantzak... errepikakorrak direnean, gure emozio-energiaren zati handi bat kontsumitzen dute eta munduarekin dugun lotura eteten dute. Denborarekin, estres-egoera hain da ezaguna, ezen norberaren identitate-zentzua definitzen duen parte bihurtzen baita. Eta une horretara iritsita, ez gara konturatzen estresatuta gaudela, eta egoera hori gure barne-normaltasun berri bihurtzen da.
Estresari erantzuteko, pertsona batek bere inguruan duen kontrol-sentsazioa arriskuan jartzen da.
Estresarekin lotutako emozioek nerbio-sistema autonomoa (NSA) eta hormona-sistema aktibatzen dituzte, eta gorputzeko gainerako sistema eta organoen jarduera eta funtzioa aldatzen dituzte. Orain badakigu bihotzak, burmuinak, NSAk eta hormona-sistemak elkarrekin lan egiten dutela, eta horietako edozeinetan gertatzen diren aldaketek eragina izango dutela gainerako sistema eta organoen funtzioan.
Estatu Batuetako HeartMath Institute-n, estresak eta maiztasun txikiko sentimenduek gure bihotzaren erritmoan duten eragina aurkitu zuten. Beldurra, tristura, amorrua, erresumina... bezalako emozioak sentitzen ditugunean, bihotzak seinale inkoherentea igortzen du garunera, eta horrek eragin negatiboa du NSAren bi azpisistemetan, sistema sinpatikoan eta parasinpatikoan. Sistema sinpatikoak gorputzaren egintza eta erreakzio inkontzienteak erregulatzen ditu, hala nola, arnasketaren azelerazioa, bihotz-maiztasunaren areagotzea, gehiegizko transpirazioa, begi-ninien dilatazioa... Sistema horren funtzioa da, halaber, arrisku erreal edo sumatutakoren baten aurrean borroka edo ihes erantzuna aktibatzea, gure biziraupena ziurtatzeko. Sistema parasinpatikoak, aldiz, energia zaindu, gorputza erlaxatu eta sistema sinpatikoaren errendimendu handiko funtzioak moteltzen ditu. Laburbilduz, NSA autoa balitz, sistema sinpatikoa azeleragailua izango litzateke eta parasinpatikoa balazta. NSAren bi adar horiek bihotza eta garuna etengabe komunikatzen dituzte, eta elkarrekin lan egiten dute gorputzean oreka egoera mantentzeko. Estres kronikoaren egoeran, gorputzak orekan mantentzeko (homeostasia) borrokatzen du, eta sintoma eta gaixotasun desberdinak izaten hasi gaitezke.
Aitzitik, maitasuna, esker ona, poza, askatasuna... bezalako emozio handiak sentitzen ditugunean, bihotza erritmikoki taupadaka hasten da, danbor baten gisa, eta koherentzia sortzen du garunean, oreka handiagoa sortuz NSAren bi adarretan. Bihotz koherente baten eraginez, nerbio-sistemak erantzun egiten du, burmuinaren energia handituz, eta horrek eragin positiboa du gorputzeko organo guztietan. Bihotzak eta garunak elkarrekin lan egiten dutenean, osatuago, konektatuago eta poziago sentitzen zara. Bihotzaren koherentziaren onurak ugariak dira, arteria-presioa murriztea, nerbio-sistema autonomoa, hormona-oreka eta garunaren funtzioa hobetzea barne. Garrantzitsuena da, sistema osoan sortzen den orekari esker, gorputza sendatu eta indarberritu daitekeela. Emozio-egoera handiak dituzunean, zure kanpo-inguruneko baldintzak alde batera utziz, adimen-mota handiagoa izan dezakezu, zeinak lagunduko dizun erabaki hobeak hartzen zure bizitzan.
Orduan, esango zenuke nerbio-sistema osasuntsua eta bihotz koherentea izateak eragin handia izan dezakeela zure osasunean?
Insight teknologiari esker, badakigu zein egoeratan dagoen zure nerbio-sistema autonomoa. Hala, Bizi Kiropraktikan badakigu zer aholku eman zure bihotzean eta garunean koherentzia handiagoa sor dezazun. Doikuntza kiropraktikoak eta HeartMath-en tresnak konbinatuz, badakigu aldaketa positiboak sor ditzakegula NSAn.