Bizkarrezurraren zaintza funtsezkoa da, haurraren hazkundean zehar bere bizkarra gehiegizko pisuarekin gainkargatzen badugu bizitza osoa iraun dezaketen arazoak sorraraz daitezke.
Sentitzen duzun hori, beldurra da soilik. Zure askatasunaren beldurra. Zure zorionaren beldurra…
Gaur ume osasuntsuak hazteak, bihar heldu gaixoak tratatzeak baino gehiago balio du.
Oraintsu argitaratutako ikerketa baten arabera, Europako Smartphone datu kontsumoan liderra da Espainia. Badirudi nahi duguna gainerakoekin komunikazioan egotea dela, baina errealitatean gertatzen dena da, ez dugula gure bakardade sentsazioarekin komunikazioan egon nahi.
Zoriontasuna, norberak bizitzako gertaerak ikusteko modua eta bere ustez bizitzak nolakoa izan beharko lukeenaren arteko desberdintasuna da.
Gaixotasuna ez da gertatzen zaizun zerbait txarra. Zure onerako da, eboluzionatzeko behar duzun informazioa daukalarik. Zuretzat pertsonalizatutako mezua da. Pentsatu, sentitu eta egin duzunarekin dauka zerikusia. Zurekin dauka zerikusia, zure historia pertsonal eta familiarrarekin. Ez dago errurik, erantzukizuna baizik.
Norbere burua maitatzea ezinbestekoa da bizitza arrakastatsu baterako.
Zer da zuretzat ezjakintasuna?
Ez dakizunik ez jakitea. Argi eta garbi ez ikustea. Argi eta garbi ikusten duzunean, ez duzu pentsatu behar. Argi eta garbi ikusten ez duzunean, pentsamendua abiarazten duzu. Eta zenbat eta gehiago pentsatzen dugun, orduan eta ezjakinagoak gara eta nahasmen handiagoa sortzen dugu.
Dena elkartuta dago, eta hori jakiteak erantzukizun indibiduala areagotzen du. Gaur inoiz baino hobeto dakit etorkizuna ez dela izan ohi zena, eta bere diseinua nire (zu naizena), haien (gu direnak), eta guztion (bat garenak ezerezean) esku dagoela.