Denbora, errepikapena eta energía dira orno subluxazioak zuzentzeko faktore garrantzitsuak.
DENBORA
Jende gehienaren osasun arazoak sintomak agertu baino lehenago hasten dira. Arazo horien arrazoiak bizirik izan badira organismoan hilabeteetan, edota urteetan, ulergarria da ezin konpondu izatea egun edota bisita batzuetan.
Horregatik, denbora funtsezko faktore bezala ulertu behar da, benetako aldaketa lortzeko. Osasuna ezin da bat-batean lortu; beharrezkoa da gorputzari behar duen denbora ematea.
ERREPIKAPENA
Kiropraktikoak errepikapena oinarri hartuta lan egiten du. Iraunkortasuna oinarrizkoa da zaintza kiropraktikoan, orno subluxazioa zuzentzeko eta nerbio sistemaren osotasuna berreskuratzeko, sendatze prozesuaren bitartez.
Arazoak gorputzean iraun duen denborak zehaztuko du zenbat saio izango diren beharrezkoak berriz ere nerbio sistema egonkortzeko.
ENERGIA
Energia da ekuazioaren faktore guztiak lotzen dituena, eta, batez ere, pazientearen erantzunkizuna da.
Hitzorduen kontrola eraman behar da, zalantzak argitzeko galderak egin, eta norberaren zaintzan arduratsua izan. Osasunaz eta gorputzaz zenbat eta gehiago jakin, hobeto onartzen dira ardura horiek
Denbora, Errepikapena eta Energiaren formularekin, osasun hobea izateko aukerak izugarri areagotzen dira, vaina hori gauzatzeko diziplina ezinbesteko baldintza da.
Dr. Boyce Kinnison – Pura Vida Quiropráctica, Barcelona.