DOIKUNTZA KIROPRAKTIKOA

bizi kiropraktika doikuntza

KIROPRAKTIKA

Doikuntza kiropraktikoa

“ pertsona bakoitzarekin modu zehatzagoan eta eraginkorragoan jarduteko aukera dugu. Doikuntza.”

Subluxatua dagoen ornoan soilik egiten den berariazko mugimendu zehatzari esaten zaio doikuntza kiropraktikoa. Orno horren kokapena zuzentzea, beraren eginkizuna hobetzea eta nerbio-sisteman eragiten duen estresa murriztea da helburua.

Zorionez, kiropraktikako teknika ugari daude gaur egun. Aurrerakuntza horiei esker, pertsona bakoitzarekin modu zehatzagoan eta eraginkorragoan jarduteko aukera dugu. Ezin dugu ahantzi doikuntza kiropraktikoaren helburua beti berbera izango dela, teknika bat ala beste erabili arren: nerbio-sistema orno-subluxazioek eragindako interferentzietatik askatzea, Berezko Adimena hobeto adierazi ahal izateko.

bizi kiropraktika KONTAKTUA

Jarri gurekin harremanetan