KIROPRAKTIKA ETA INMUNITATE SISTEMA

Gaur, sistema immunologiko indartsua izateko doitzeak duen garrantziaz hitzegin nahi dizuegu. Defentsak altu izatea, funtsezkoa da gure ingurunera egokitzeko. Zientifikoki frogatuta dago estresak kalte egiten diola gure immunitate-sistemari; ahuldu egiten du.
Eta kiropraktikak, zer garrantzi izan dezake guzti horretan?
Zainketa kiropraktikoa bizkarrezurraren eta nerbio-sistemaren arteko erlazioan oinarritzen da, eta horrek osasunean duen eraginean. Ebidentzia zientifikoak nerbio-sistemaren eta sistema immunologikoaren arteko harreman zuzena erakusten du. Biek mekanismo modulatzaileak eta hartzaileak partekatzen dituzte, eta horien bidez komunikatzen dira. Ezin dugu batengan eraginik izan, bestearengan eraginik izan gabe.
Orno-subluxazioek, eta baita ornoen doitzeak ere, eragina dute funtzio neurologikoan; beraz, ornoen doikuntzei esker, nerbio-sistemaren funtzionamendua optimizatuz, sistema immunologikoaren funtzioa ere hobetzen da.
Ikerketa zientifiko batek ornoen doitzeak zer eragin duen IL-2 aren ekoizpenean neurtu zuen (interleukina 2 immunitate-sistemaren fisiologian funtsezko zeregina duen elementua da), eta ikusi zen IL-2 plasmako ekoizpena nabarmen handitu zela doitze bakar bat izan zuten pazienteek doitu ez ziren pazienteekin alderatuta. Doitu eta 20 minutura eta 2 ordura neurtu zen IL-2 kantitatea; IL-2 kantitatea, bi neurketetan mantendu egin zen.
Beste azterketa batean, GIB paziente positiboengan, CD4 zelulen (GIBa duten pertsonengan erasotutako eta suntsitutako zelula immuneak) kopurua behatu zuten, zaintza kiropraktikoa jasotzen ez zutenetan eta, jaso zutenetan. Emaitzak, 6 hilabeteren buruan,% 7,96 jaitsi zirenCD4 kopuruan, zaintzakiropraktikoa jaso ez zuen taldean; aldiz, jaso zuen taldean, CD4ak % 48 igo ziren. Sinestezina, ezta?
Kiropraktikaren filosofía gorputzak bere burua osatzeko berezko gaitasunean oinarritzen da. Immunitate-sistema indartsu bat izatea, interferentziarik gabeko nerbio-sistema bati esker,bere potentzial maximoa adierazten duen organismo baten beste ondorio bat da.

Erreferentziak:
-Teodorczyk-Injeyan JA, Injeyan HS, McGregor M, Harris GM, RueggR.Enhancementof in vitro interleukin-2 production in normal subjectsfollowing asingle spinalmanipulativetreatment. ChiroprOsteopat. 2008;16:5. doi:10.1186/1746-1340-16-5.
-Selano JL, H.B., Pfleger B, Collins KF, Grostic JD, TheeffectsofspecificUpper cervical adjustmentsonthe CD4 countsof HIV positive patients. Chiropracticresearchjournal 1994.
-The International ChiropractorsAssociation. Immunefunction and Chiropractic. Whatdoestheevidenceprovide? Secondedition. 28 march 2020.