ZER DA KIROPRAKTIKA?

ZER DA KIROPRAKTIKA?


Kiropraktika

Kiropraktikaren helburua bizkarrezurra zaintzea da, nerbio-sistemaren funtzionamendua hobetzeko eta, horrela, organismoak berez duen birsortzeko eta sendatzeko gaitasuna handitzeko; izan ere, gutariko bakoitzak duen Berezko Adimenaren adierazpidea hobetzen du.

Bizkarrezurrak bere barnean gordetzen du nerbio-sistemaren zati handi bat. Nerbio-sistema gure gorputzeko zelula, ehun eta organo guztiak kontrolatu eta koordinatzen dituen entitatea da, hain zuzen. Batzuetan, gure bizkarrezurreko ornoek jarrera okerrak hartzen dituzte (orno-subluxazioa) eta gure gorputzaren funtzionamendu egokia oztopatzen dute.

Bizkarrezurrean ditugun orno-subluxazioak identifikatu eta zuzentzea da kiropraktikaren helburu nagusia, horrela jokatuz gure nerbio-sistema askatu eta gorputzak bere burua sendatzeko duen gaitasuna indartzea lortzen delako.


Berezko adimena

Adimen-eremu batek lotzen du unibertsoan dagoen guztia, eta horrek existitzen den guztiari bizitza, informazioa, energia eta kontzientzia ematen dio.
Kiropraktikook badakigu partikula azpiatomikoetatik hasi eta galaxien errotazioraino antolatzeko gai den adimena dugula gutariko bakoitzaren barnean. Sortzen garenetik hiltzen garenera arte gure baitan dagoen adimen horri Berezko Adimena esaten zaio, eta unibertsoan dagoen materia guztia gobernatzen duen Adimen Unibertsalaren parte da.

Badakizu adimen horri esker gure bihotzak egunean ehun eta hogei mila taupada ere egin ditzakela, minutuan 7,5 odol litro ponpatzen dituela eta 24 orduro odolak 96.000 kilometrotik gora egiten dituela? Adimen horren ardurapean daude gure gorputzaren oinarrizko eginkizunak eta eginkizun konplexuak ere. Honen adibide dira, elikagaien digestio eta ondorengo hondakinen iraizpena edo emakumearen gorputzean bi zelula batuz gizaki berri bat munduratzea. Itxuraz mirari baten parekoak diren funtzio horiek guztiak naturalak eta ohikoak dira adimen hori adierazteko gai den gorputz batean.

Berezko Adimenak nerbio-sistema autonomoa behar du guretzat funtzio automatiko horiek guztiak burutzeko. Adimen horren adierazpidean interferentziarik ez badago eta harekin bat egiten badugu, barne-oreka sortzen da, pertsona osasuntsu dagoen seinale. Alabaina, Berezko Adimenean gertatzen diren interferentzien ondorioz, gure gorputza etengabeko estres-egoeran egoten da, eta, azkenean, gaixotasuna azaldu daiteke.

Kanpoko egoerak eta inguruko pertsonak baino handiagoa den zerbaiten zati garela sentitzen dugun bakoitzean, denbora eta ezagutzen dugun lekua ahaztuz, gure adimen pertsonala adimen unibertsalarekin lerratzen dugu; existitzen den guztiaren iturburu den eta dena ahalbidetzen duen Adimenarekin sinkronizatzen dugu gure gorputza.

Kiropraktikoak izanik, gure oinarrizko betebeharra da Berezko Adimenaren konexioa eta adierazpidea erraztea. Horretarako, bizkarrezurrean egon daitezkeen orno-subluxazioak zuzentzen ditugu. Badakigu gure bizkarrezurraren egituraren edozein aldaketak nerbio-sistemaren funtzionamendua aldatzen duela, eta haren tonuan edo bibrazioan eragina duela; gauza bera gertatzen da gitarraren haritik datorren soinuarekin, izan ere, presioaren arabera soinua aldatu egiten da.

Zure bizkarrezurra subluxaziorik gabe egotea nahi dugu, organismoak bere burua sendatzeko eta konpontzeko duen sistema ahalik eta ondoen adieraz dadin. Zure gorputzean naturala, logikoa eta berezkoa dena adierazten lagundu nahi dizugu.


Orno subluxazioa

Ornoak jatorrizko kokalekua eta eginkizuna galtzen badu, ORNO SUBLUXAZIOA dagoela esango dugu. Horixe izaten da ondorioa, une batean gure nerbio-sistema ez bada egunerokoan jasaten dugun estres fisikoari, kimikoari eta emozionalari eusteko gai.

Gure bizkarrezurraren eta nerbio-sistemaren artean dagoen lotura estua dela eta, eragin zuzena du gure ornomuinaren eta alboko nerbioen bidez transmititzen den informazio-fluxuan; hau da, Berezko Adimenaren adierazpidean. Osasun ona eduki nahi badugu, ezinbestekoa da gure barne-komunikazioa ere ona izatea.

Batzuetan, orno-subluxazioak sintomen eta gaitzen bidez azaleratzen dira; beste batzuetan, ordea, isilean gerta daitezke. Horrexegatik, gure bizkarrezurra egoera onean dagoela ziurtatu behar dugu, organismoaren auto-zaintzako eta auto-konponketako mekanismoa egoki adierazteko.


Doikuntza kiropraktikoa

Subluxatua dagoen ornoan soilik egiten den berariazko mugimendu zehatzari esaten zaio doikuntza kiropraktikoa. Orno horren kokapena zuzentzea, beraren eginkizuna hobetzea eta nerbio-sisteman eragiten duen estresa murriztea da helburua.

Zorionez, kiropraktikako teknika ugari daude gaur egun. Aurrerakuntza horiei esker, pertsona bakoitzarekin modu zehatzagoan eta eraginkorragoan jarduteko aukera dugu. Ezin dugu ahantzi doikuntza kiropraktikoaren helburua beti berbera izango dela, teknika bat ala beste erabili arren: nerbio-sistema orno-subluxazioek eragindako interferentzietatik askatzea, Berezko Adimena hobeto adierazi ahal izateko.


PRESTAKUNTZA

PRESTAKUNTZA

Kiropraktikoek unibertsitate-prestakuntza dute; Espainian, lizentzia baten parekoa. Kiropraktikako karrerak bost-zazpi ikasturte eskatzen ditu (ikasturteen kopurua bata zein bestea izan daiteke, herrialdearen arabera): 5.500 ikastordu, gutxi gorabehera.  Karrera amaitu ondoren, Kiropraktikako Doktore (Doctor of Chiropractic) edo Kiropraktikako Lizentziadun (ikasketak Europako unibertsitateren batean eginez gero) titulua eskuratzen da.

Kiropraktikako karrera eskaintzen duten erakunde akreditatu guztietan irakaskuntzaren berdintasuna eta hezkuntzaren kalitatea ziurtatzeko egiaztatze kontseiluak sortu dira, zeintzuek, nazioartean, lanbidearen hezkuntza estandarrak ezartzen dituzten, ikasketa-planak gainbegiratuz eta horiek ematen dituzten unibertsitateak ikuskatuz.

Europan, European Council on Chiropractic Education (Hezkuntza Kiropraktikoaren Europako Kontseilua, ECCE) erakundeak lan egiten du. Ikasketa-planak homologatzen ditu, ematen diren irakasgaiak (teorikoak eta praktikoak) eta kreditu-kopurua, irakasleen prestakuntza, instalazioen egokitzapena eta abar kontrolatzen ditu, eta unibertsitate horiek ematen dituzten tituluak onartzen ditu.

Madrid College of Chiropractic (MCC) eta Barcelona College of Chiropractic (BCC) erakundeek Espainian emandako tituluak ECCEk egiaztatu ditu, lanbidean aritzeko adostutako kalitateko estandar akademikoak betetzeagatik. ECCE Europar Batasunak onartutako kontseilua da.

www.rcumariacristina.com
www.bcchiropractic.es

kiropraktiko baten eskuetan jarri aurretik, ziurtatu behar bezala kualifikatuta dagoela www.quiropractica-aeq.com helbidean.


LANBIDEA MUNDUAN

LANBIDEA MUNDUAN

Kiropraktika osasun-lanbidea da AEBn, Kanadan, Australian, Zelanda Berrian, Mexikon, Costa Rican, Erresuma Batuan, Suitzan, Norvegian, Danimarkan, Belgikan, Frantzian, Portugalen, Italian, Zipren, Leichtensteinen, Maltan edo Andorran, adibide batzuk aipatzearren. Herrialde horietan, kiropraktikoak modu independentean lan egiten du, osasun-sisteman integratuta, mediku edo odontologo baten mailan, eta haren zerbitzuak gizarte-segurantzak edo aseguru pribatuek estaltzen dituzte osorik edo partzialki. Beste herrialde batzuetan, hala nola Espainian, Kiropraktikak oraindik ez du berezko erregulaziorik. AEQk lanean dihardu Kiropraktikaren erregularizazio eta Mendebaldeko herrialde gehienetan duen aitorpena  lortzeko.


IKERKETA ZIENTIFIKOAK

IKERKETA ZIENTIFIKOAK

AEQk, gaur egun, Zientzia Batzorde bat du, lehen mailako aldizkari onetsi eta espezializatuetan agertzen den kiropraktikari buruzko ebidentzia zientifikorik onena bildu eta eguneratzeko.

Halaber, Ikerketa Kiropraktikoaren Sarea (RIQ) sortu da, Jiménez Díaz Fundazioarekin eta Alcalá de Henares Unibertsitatearekin lankidetzan, gure herrialdean bertan bikaintasuneko ikerketa zientifiko kiropraktikoa sortzeko. Lan horren ondorioz, 2018ko ekainean, kiropraktikari buruzko ebidentzia zientifikoaren txostena aurkeztu zen.

 EBIDENTZIA ZIENTIFIKOAREN TXOSTENA DESKARGATU
ABIXU LEGALA

ABIXU LEGALA

Kiropraktika, Munduko Osasun Erakundeagatik (MOE) osasun lanbide bezala onartua dago eta munduko lurralde garatu gehienetan (besteak beste, Erresuma batua, Frantzia, Portugal, Italia, Danimarka eta Suitza) lanbide bezala arautua dago. Espainiar estatuan ostera Kiropraktika oraindik ez da osasun lanbide bezala onartua izan, ezta arautua ere. Osasun arautegia herrialde bakoitzaren barne zuzenbidean oinarritua dago eta Europar Batasuneko (EB) herrialde bakoitzak bere subiranotasuna du erabaki hauen aurrean. Horrela, gaur egun Espainiar estatuak oraindik ez du Kiropraktika osasun lanbide bezala arautu. Espainiako Kiropraktika asoziazioak (A.E.Q) gorte eta sailburuetara jo du, bertako osasun eta hezkuntza sailetako arduradunek Kiropraktikaren legegintza prozesua bultzatzeko eskaerarekin. Kiropraktika lizentziatura eskuratzeko 5 eta 6 urte bitarteko heziketa programa bat gainditu beharra dago profesioa arauturik dagoen herrialdetan. Espainiar estatuan bi erakundeek: Real Centro Universitario Maria Cristina de Madrid (RCU) eta Barcelona College of Chiropractic-ek (BCC) 5 urteko iraupena  duen kiropraktika formazioa eskaintzen dute. Titulu hauek, aipaturiko  bi unibertsitateek emaniko titulu propioak izango dira estatuak kiropraktika arautu arte. Dagoeneko titulu hauek “Consejo de Educación Quiropractica Europea” (E.C.C.E) erakundearen kalitate eta bikaintasun estandarrak jaso dituzte eta bertan ikasitakoek osasun arloko profesional bezala lan egin ahal dute atzerriko herrialde askotan: besteak beste Estatu Batuak, Frantzia eta Ingalaterra. Espainiar Kiropraktika asoziazioa (A.E.Q) 1986. urtean sortu eta barne sailburuak  onartua izan zen. E.C.C.E erakundeak onarturiko tituluak dituzten 200 kidetik gora edukitzeak profezioaren ariketa goi mailako kalitatezkoa denaren proba da Europa mailan. Zoritxarrez, gure tituluak oraindik ez dira ofizialak Espainiar estatuan. Kiropraktika zaintza jasotzen ari bazara, begiratu ea zure kiropraktikoa A.E.Q-ko kide den. Honetarako http://www.quiropractica-aeq.com web orrira joan eta klikatu “Busca un quiropráctico” atalean. Espainiar estatuan kiropraktikaren arautze prozesua aukera politiko kontua da. Bitartean, A.E.Q-k ezarritako estatutuko baldintzak betetzen ditugun kiropraktikook, Europako beste herrialde askotan ez bezala, segurtasun juridiko gabe gaude. Ondorioz, guk ezarritako estandarrak betetzen ez dituzten “ustezko kiropraktikoen” zaintzapean egoteko arriskuan dago biztanlegoa.